47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Jarduera-lizentziaren eskaera, lokal bat haur-parke gisa egokitzeko

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horrek arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak).

Sustatzailea: Top Jump Las Cañas SL.

Jarduera: lokala haur-parke gisa egokitzeko jarduera sailkatua.

Kokapena: Las Cañas merkataritza-parkea, 23. poligonoko 264., 265. eta 266. lurzatiak.

Vianan, 2024ko otsailaren 20an.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2402980