47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Prezio publikoak Leurtzako aisiarako naturagunean. Hasierako onespena

Urrozko Udalak, 2024ko urtarrilaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen prezio publikoak Leurtzako aisiarako naturagunerako.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean gutxienez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki-taulan paratuta, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3251.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Ohartarazten da berau behin betikoa bilakatuko dela baldin jendaurrean egon bitartean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Nolanahi ere, aipatu aldaketen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Urrozen, 2024ko urtarrilaren 19an.–Jarduneko alkatea, Josu Zozaia Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2403270