47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

2024rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Tulebrasko Udalak, 2023ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen ordenantza fiskal, tasa eta prezio publikoetan 2024rako.

Iragarkia argitaratu zen 2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8an, eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik espedientearen kontra, horretarako ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epean.

Horrenbestez, behin betiko onetsi dira 2024an aplikatu beharreko ordenantzen, tasen eta prezio publikoen aldaketak. Argitaratzen dira, orok jakin, eta ondorioak izan ditzaten.

Tulebrasen, 2024ko abenduaren 22an.–Alkatea, Cristina Díaz Soria.

2024KO KARGA-TASAK, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

1.–Karga-tasak:

Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,33.

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,33.

Ekonomia-jardueren zergaren errekargua: %40.

2.–2024rako tasa eta prezio publikoak:

Landazaintza, 0,5129 euro/almutea. Salmenta ibiltaria, 7,84 euro/eguna, saltoki bakoitzeko. Fotokopiak egitea, 0,11 euro, 50 baino gutxiago badira, eta 0,16 euro, gehiago badira. Faxa erabiltzea, 0,44 euro Nafarroara; 0,89 euro Espainiako gainerako lekuetara; eta 1,68 euro atzerrira, orrialde bakoitzeko. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko portzentajea, %4. Lurzatien zedulak, 2,33 euro/unitatea. Bidea materialekin okupatzea, 0,78 euro/eguna, postu bakoitzeko. Eremu publikoaren okupazioa terrazarekin, 259,36 euro/urtea. Ehiza barrutia, mankomunitatearen arabera. Hilerriko kontzesioak: nitxoa, 771,37 euro; hilobi arrunta, 231,42 euro; hilobi bikoitza, 951,00 euro.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefizienteak eta tasa, balio-gehikuntza sortzen den unean, izanen dira Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarrita dauden eta indarra duten gehienekoak.

Iragarkiaren kodea: L2403184