47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Presioko ureztapenen errolda Montes de Cierzo I, Montes de Cierzo II eta Valdetellasko ureztalur berrietan eta ureztapen tradizionalen errolda Montes de Cierzoko eremu ureztagarrian (2022)

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko otsailaren 16an egin bilkuran, honako hauek onetsi zituen: Montes de Cierzo I, Montes de Cierzo II eta Valdetellasko ureztalur berrietan egindako presioko ureztapenen 2022ko erroldari dagozkion likidazio osagarriak, 1.104.276,40 euro guztira; eta Montes de Cierzoko eremu ureztagarrian egindako ureztapen tradizionalen 2022ko erroldari dagozkionak, 354,03 euro guztira. Borondatezko diru-bilketarako epea 2024ko otsailaren 19an hasi eta apirilaren 22an bukatuko da, biak barne. Esparru bakoitzerako tasak honako hauek izanen dira:

LABURPENA

TASA FINKOA

TASA ALDAKORRA

UREZTAPEN TRADIZIONALA

6,37 euro/erregu

7,5692654 euro/erregu

VALDETELLAS

422,46 euro/ha

0,18438671 euro/m³

MONTES CIERZO I

321,01 euro/ha

0,13213468 euro/m³

MONTES DE CIERZO II

273,98 euro/ha

0,12955121 euro/m³

Halaber, erabaki zen diferentziazko zenbatekoak itzultzea, baldin eta behin betiko likidazioak txikiagoak izan badira behin-behineko edo konturako likidazioak baino; horiek, hain zuzen, 13.912,20 euro dira guztira.

Ordainketak eginen dira ordainketa-gutunean aipatzen diren banku-entitateetako sukurtsalen batean. Dena dela, udal honekiko ordainketak helbideratuta izanez gero, kobrantzarako izendatua den finantza-entitatera igorriko da ordainagiria.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboan errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak eta, halakorik bada, sortutako kostuak ere.

Erabaki hau behin betikoa da administrazio-bidean; beraz, jarraian aipatzen diren errekurtsoetako bat aurkez daiteke honen kontra. Hala ere, ezin izanen da errekurtsorik jarri beste bat ebazteko izapidean dagoen bitartean, hura espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori dena, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2024ko otsailaren 16an.–Ekonomia Sustapenerako Alorreko (Ogasuna) zinegotzia, María Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2402913