47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Hostala

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Labat Ibarrola Alfonso, Sánchez Otazu M. José eta Labat Sánchez Unai eta Ainhoa.

Jarduera: hostala.

Tokia: La Plana kalea 30, behea (31. poligonoa, 344. lurzatia, 2. azpieremua, 60. unitatea).

Tafallan, 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2403018