47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

3/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, Udalbatzako kideen gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean 3/2023 aurrekontu-aldaketa egiteari buruzko espedientea.

Jendaurrean egon da Udalaren 2023ko aurrekontuan 3. aldaketa egitea onesten duen espedientea, eta jendaurreko aldi horretan inork ez du alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu (iragarkia 2024ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9an, eta udal honen ediktu-taulan); hartara, behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara. Hori guztia, bat etorriz honako hauetan xedaturik dagoenarekin: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

KREDITU-GEHIGARRIA

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1510 1310001

Brigadako aldi baterako langileak

7.000,00

1510 16000

Zuzeneko eskulanaren gizarte-segurantza

6.000,00

1611 2210000

Ura goititzeko energia elektrikoa

15.000,00

1650 2210000

Kaleko argiteria

20.000,00

3231 2277000

0-3 urtekoendako ikastetxearen kudeaketa kontratatzea

47.000,00

3380 2262000

Herriko festak

35.000,00

3410 2120000

Igerilekuetako mantentze-lanak

6.000,00

3420 6220001

Futbola eraberritzea eta pistei akabera ematea

3.000,00

4140 2100000

Bideak eta herri-ondasunak mantentzeko lanak

6.000,00

4140 22101

Ureztatzeko ura eta herri-ondasunei lotutako gastuak

2.000,00

9320 22701

Katastroen mantentze-lanak

6.000,00

Gastu goititua, guztira

153.000,00

Hau da gastu horietarako proposaturiko finantzaketa, aurreko paragrafoan aipaturiko legediari jarraikiz:

GASTUAK BEHEITITZEA

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1510 60000

Kaleak konpontzea (Tokiko Inbertsioen Plana)

91.500,00

Guztira

91.500,00

AURREIKUSI GABEKO DIRU-SARRERA HANDIAGOAK

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 4508006

Energia-kostuen gehikuntzarako dirulaguntza

61.500,00

Guztira

61.500,00

Diru-sarrerak, guztira

153.000,00

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Sartagudan, 2024ko otsailaren 19an.–Alkatea, Beatriz Santos Belinchón.

Iragarkiaren kodea: L2402905