47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2024rako

Ribaforadako Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoak aldatzea.

Aipatu hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 5ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; horrenbestez, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira.

Hala, 2024rako behin betiko onetsi diren zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak hauek dira:

1.–2024. urterako karga-tasak:

–Lurraren kontribuzioa: 0,2867.

–Gainerako tasak ez dira aldatu.

2.–2024. urterako tasak:

–Erretirodunentzako jantokia: 5 euro otordu bakoitzeko.

–Agiriak egin eta tramitatzeko tasan, atal hau gehitzen da: instalazioetara sartzeko txartelen kopia. Prezioa: 4 euro.

–Udalaren titulartasuneko espazio publikoak erabiltzea:

  • Gainerako espazio publikoetan, honako hau gehitzen da: aurreko ataletan aipatu ez diren ospakizunetarako: 150 euro eguneko.
  • Muskulazio aretoa eta sauna:
  • Eguneko sarrera: 5 euro.
  • Makina gelak eta jarduerak:
    • Hilabeteko abonua: 35 euro.
    • Hiruhilekoko abonua: 80 euro.
    • Urteko abonua: 260 euro.
    • Hileko abonua eskola pertsonaletarako: 25 euro.
  • Pilotalekua eta kanpoko pistak:
    • Banakako kirolak: 2,5 euro, ordu eta lagun bakoitzeko.
    • Padel pista (1,5 ordu): 4 euro lagun bakoitzeko.
    • Padel eskolak (10 saio), kirolguneko bazkide ez direnentzat: 90 euro hiruhilekoan.
    • Padel eskolak (10 saio), kirolguneko bazkideentzat: 70 euro hiruhilekoan.

–Ehiza-barrutia: hobari berri bat gehitu da Ehizari buruzko ordenantzaren 21.2 artikuluan. Hauxe: hudoak dituzten herriko ehiztariei, baldin eta txertaketa-txartela dutela frogatzen badute, hobari bat ezartzen zaie hudo bakoitzeko: 15 euro hudo bakoitzeko. Hobaria aplikatuko zaie 3 hudori gehienez.

2. "Kirolaren Udal Kontseilua" erakunde autonomoko tasak:

–Kirol jarduerak:

  • Ordubeteko edo 45 minutuko jarduera astean (urte osorako inskripzioa): 10 euro hilean.
  • 2 orduko edo 90 minutuko jarduera astean (urte osorako inskripzioa): 20 euro hilean.
  • 3 orduko jarduera astean (urte osorako inskripzioa): 30 euro hilean.
  • Ordubeteko edo 45 minutuko jarduera astean (hiruhilekoko inskripzioa): 11,50 euro hilean.
  • 2 orduko edo 90 minutuko jarduera astean (hiruhilekoko inskripzioa): 23 euro hilean.
  • 3 orduko jarduera astean (hiruhilekoko inskripzioa): 34,50 euro hilean.
  • Helduen gimnastika: 3 ordu astean (urte osorako inskripzioa): kentzen da.
  • Helduen gimnastika (65 urtetik gora): 3 ordu astean (hiruhilekoko inskripzioa): 40 euro hiruhilekoan.
  • Helduen gimnastika (65 urtetik behera): 3 ordu astean (hiruhilekoko inskripzioa): 60 euro hiruhilekoan.
  • Helduen gimnastika: 3 ordu astean (hiruhilekoko inskripzioa): kentzen da.
  • Helduen gimnastika (65 urtetik gora): 3 ordu astean (urte osorako inskripzioa): kentzen da.
  • Helduenendako gimnastika (hirugarren adinekoak): 3 ordu astean (hiruhilekoko inskripzioa): kentzen da.
  • Yoga goizean: astean 1,5 ordu: kentzen da.
  • Yoga goizean: astean 3 ordu: kentzen da.
  • Igeriketa: 50 euro ikastaro bakoitzeko.
  • Aquagym eta kick boxing, udan: 35 euro ikastaro bakoitzeko.
  • "Joya San Bartolomé" lasterketa (inskripzio-kuota): 5 euro.

–Ekipoak.

  • Futbola: benjamin mistoa, kimuak, haurrak, kadeteak eta emakumezkoen senior maila: astean bi egun eta entrenamendua: 250 euro/denboraldia.
  • Gazteen futbola: astean bi egun eta entrenamendua: 275 euro/denboraldia.
  • Saskibaloia: astean bi egun eta partidak asteburuetan: 250 euro/denboraldia.
  • Federazioaren fitxa eta mutualitatea gazteentzat: 60,16 euro/denboraldia.
  • Federazioaren fitxa eta mutualitatea benjaminentzat: 38,81 euro/denboraldia.
  • Federazioaren fitxa eta mutualitatea areto-futboleko emakumezko seniorrentzat*: 49,16 euro/denboraldia.
  • Ribaforadako txirrindularitza kluba (bazkideen urteko kuota): 20 euro urtean.

(*) Oharra: areto-futboleko eta saskibaloiko eskola hiruhilekoka ordaintzen ahalko da, edo urtean ordainketa bakarra eginda.

Gainerako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak ez dira aldatuko eta, beraz, indarrean jarraitzen dute, argitaratu baitziren aurreko urteetako Nafarroako aldizkari ofizialetan.

Ribaforadan, 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2402944