47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Eraikinak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren 6. artikuluan. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2023ko azaroaren 22an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea Eraikinak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren 6. artikuluan.

Hasierako onespen hori 2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako ordenantzaren 6. artikuluan egindako aldaketa behin betiko onetsi, eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orkoienen, 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

ORDENANTZAREN ALDAKETA

6. artikuluari 4. apartatu hau gehitu zaio:

6.4. Zaurgarritasun egoeran daudenentzako laguntza berezien erregulazioan xedatua dagoena gorabehera (ordenantza honetako II. eranskina: "Laguntza berezien erregulazioa, zaurgarritasun egoeran daudenentzat"), laguntza horren aurrerakina eskatzen ahalko da, "proiektuaren ordainketa" kontzeptuaren pean, eta eskatzaileari proiektua zenbat kostatu zaion, zenbateko hori estaltzeko adinakoa. Horretarako, zenbateko horren frogagiria aurkeztu beharko da, eta jabekideen erkidegoak aldez aurretik aurkeztu beharko du obrarako lizentzia-eskaera, proiektua aurkeztearekin batera.

Eskatzaileari ordaintzea dagokion zenbatekoaren gainerakoa, halakorik badago, aurreko puntuetan ezarritako prozedurari jarraikiz ordainduko da.

Iragarkiaren kodea: L2402959