47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

1/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2024ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Oizen, 2024ko otsailaren 22an.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.

1/2024 AURREKONTU-ALDAKETA

Sortutako gastu berriak, kreditu gerakinak txertatuta:

–Ur-sarea berritzeko obra (Tokiko Inbertsioen Plana): 73.000,00 euro.

Diru-sarrera berriak:

–Determinazio librea, 2024: 19.000,00 euro.

Finantzaketa lotuko diruzaintzako gerakina: 27.437,98 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 26.562,02 euro.

Iragarkiaren kodea: L2403269