47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2024ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Oizen, 2024ko otsailaren 22an.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.

1/2023 AURREKONTU-ALDAKETA

–Aparteko kreditu bidez sortutako gastu berriak:

Herriko etxea eraberritzea: 30.000,00 euro.

Bideetako obrak: 16.500,00 euro.

Urroz Anizpeko biderako intsuldaketa: 42.000,00 euro.

Guztira: 88.500,00 euro.

–Gastua handitzea, kreditu-gehigarriaren bidez:

Hainbat soldata: 1.500,00 euro.

Bideen mantentze-lanak: 2.500,00 euro.

Eraikinen eta bestelakoen mantentze-lanak: 1.000,00 euro.

Ur-sareko mantentze-lanak: 500,00 euro.

Genero indarkeriaren arloko sentsibilizazioa: 2.700,00 euro.

Ostatuko mantentze-lanak: 5.000,00 euro.

Ostatuko argia: 3.500,00 euro.

Udalkideen ordainsariak: 4.200,00 euro.

Idazkariaren soldata: 10.000,00 euro.

Idazkariaren Gizarte Segurantza: 6.500,00 euro.

Protokolo gastuak: 2.000,00 euro.

Kontabilitateko aholkularitza: 1.500,00 euro.

Guztira: 40.900,00 euro.

–Diru-sarrera handiagoak:

Idazkaritzako gastuak itzultzea: 5.000,00 euro.

Beste diru-sarrera batzuk: 1.500,00 euro.

–Sortutako diru-sarrera berriak:

Ostatuko argiaren gatuak itzultzea: 3.000,00 euro.

Guztira: 9.500,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2403182