47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Otsagabiko Udalak, 2024ko otsailaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea "Udi" eta "Berroeta" alderdietako herri-larrean aprobetxamendua adjudikatzeko prozedurari.

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia-unitate onuradunen eta interesdunen titularrek udal-bulegoetan aurkeztu ahal izanen dituzte eskabideak, dagokien dokumentazioarekin batera, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bete dadin xedatzen dena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta aipatu ordenantzan.

Otsagabian, 2024ko otsailaren 16an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2402865