47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Ordenantza, hirigintzako izapideak eta beste izapide batzuk egiteko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2024ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau:

–Hirigintzako izapideak eta beste izapide batzuk egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2024ko otsailaren 16an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2402862