47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUES

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Bete beharrez Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, aditzera ematen da ezen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabost egun baliodunean egonen dela jendaurrean Muesko udal bulegoetan tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Mues eta Sorlada.

Muesen, 2024ko otsailaren 16an.–Alkatea eta ehiza-barrutiko titularra, Adolfo Álvarez Maeztu.

Iragarkiaren kodea: L2402871