47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

Egoitza elektronikoa aldatzea

Larragoako alkateak, 2024ko otsailaren 19an, ebazpen bat eman zuen, hain zuzen jarraian osorik ageri dena:

Bete dadin ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten, hobekuntza egin baita egoitza elektronikoa ostatatzeko domeinuaren segurtasunean, aurrerantzean ez da erabilgarri egonen larraona.clmtec.es helbidearen bidezko sarbidea, eta, aldiz, sarbidea erabilgarri egonen da larraona.tecsoluciones.es helbidean.

EBATZI DUT:

Lehena.–Larragoako Udalaren egoitza elektronikoa aldatzea, honako helbide elektroniko honetara: https://larraona.tecsoluciones.es.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Larragoako Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

Laugarrena.–Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Larragoan, 2024ko otsailaren 19an.–Alkatea, Oscar Urra Atorrasagasti.

Iragarkiaren kodea: L2402967