47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Jarduera-lizentziaren eskaera. Eraikuntzako makineriaren alokairua, tailer propioarekin

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horrek arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak).

Sustatzailea: Maquinza SA.

Jarduera: eraikuntzako makineriaren alokairua, tailer propioarekin.

Tokia: 12. poligonoa, 292. eta 293. lurzatiak. Irun etorbideko 25. zenbakia, Orikainen (Ezkabarteko udal-mugartea).

Ezkabarten, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2403554