47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Egoitza elektronikoa aldatzea

Eulateko Udaleko alkateak, 2024ko otsailaren 19an, jarraian osorik ageri den ebazpena eman zuen:

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.

Hobekuntza egin baita egoitza elektronikoa ostatatzeko domeinuaren segurtasunean, aurrerantzean ez da erabilgarri egonen eulate.clmtec.es helbidearen bidezko sarbidea, eta, aldiz, sarbidea erabilgarri egonen da eulate.tecsoluciones.es helbidean.

EBATZI DUT:

Lehena.–Eulateko Udalaren egoitza elektronikoa aldatzea, honako helbide elektroniko honetara: https://eulate.tecsoluciones.es.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Eulateko Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

Laugarrena.–Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Eulaten, 2024ko otsailaren 19an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2402919