47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Indarrik gabe uztea, 2024rako, ordenantza fiskal batzuk. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2024ko otsailaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen indarrik gabe uztea ordenantza fiskal hauek:

–1. ordenantza fiskala, luxuzko gastuen gaineko zerga arautzen duena.

–2. ordenantza fiskala, okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga arautzen duena.

–17. ordenantza fiskala, hiriko eremu publiko batzuetan ibilgailuen aparkamenduaren mugapena eta antolamendua kontrolatzeko zerbitzu publikoa eta horri dagokion tasa arautzen dituena.

Onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2024ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2403144