47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

23-02186 gora jotzeko errekurtsoa, Kirol arloko zinegotziak emandako ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, baimena ukatu da kiroldegiko harmailetan egoteko

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia baten bidez, udal honi jakinarazi zaio Fernando San Martín Larequik 23-02186 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Burlatako Kirol arloko zinegotziaren 2023ko urriaren 5eko ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, baimena ukatu zitzaion kiroldegiko harmailetan egoteko semeak saskibaloiko entrenamenduak egiten dituen bitartean.

Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Toki Administrazioari buruzkoa; 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen foru lege hori garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere); ez da egin banakako berariazko jakinarazpenik, pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2402999