47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2024rako karga-tasak

Burgiko Udalak, otsailaren 8an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoaren quoruma zuela, honako erabaki hauek hartu zituen, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):

ZERGAK

1.–Bere horretan uztea lurraren kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa: %0,28.

2.–Bere horretan uztea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa: %2,90.

3.–Onestea aplikatzekoak diren ehunekoak, zehazteko zer zerga-oinarri izanen diren hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko; hain zuzen, honako hauek:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,38

20 urte edo hortik gora

0,16

19 urte

0,10

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,08

15 urte

0,20

14 urte

0,20

13 urte

0,25

12 urte

0,32

11 urte

0,37

10 urte

0,50

9 urte

0,54

8 urte

0,48

7 urte

0,42

6 urte

0,36

5 urte

0,30

4 urte

0,32

3 urte

0,30

2 urte

0,20

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

4.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erabaki hau 2024ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Hala ere, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

c) Orobat, baliatu daitezke ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen III. liburuko II. tituluan aurreikusitako aukerak.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko bada ere, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.

Burgin, 2024ko otsailaren 8an.–Alkatea, Flavien Paget.

Iragarkiaren kodea: L2402964