47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Indarrik gabe uztea Autotaxien eta alokatzeko diren gainerako ibilgailuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2024ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen indarrik gabe uztea 6. ordenantza fiskala, zeinak Autotaxien eta alokatzeko diren gainerako ibilgailuen tasak arautzen baititu.

Iragarkia argitaratu ondoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Berriozarren, 2024ko otsailaren 22an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2403246