47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa, Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzen ordenantzan. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2024ko urtarrilaren 31n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzen ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2024ko otsailaren 22an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2403245