47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2023ra luzatutako aurrekontua betearazteko oinarrien 29 bis oinarrian ("Dirulaguntza izendunak"). Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko azaroaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2023ra luzatutako aurrekontua betearazteko oinarrietan, zehazki, 29 bis oinarrian ("Dirulaguntza izendunak").

Jendaurrean jartzeko eta alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2024ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 25ean, eta udaletxeko ediktu-taulan.

Iraganik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritako hamabost egun balioduneko epea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu; hartara, behin betiko onetsitzat jotzen da 2023ko ekitaldira luzatutako aurrekontua betearazteko 29 bis oinarriaren aldaketa ("Dirulaguntza izendunak"):

Hona hemen behin betiko aldatu diren dirulaguntza izendunak:

AURREKONTU-EGOZPENAREN KODEA

ONURADUNA

KONTZEPTUA

2023KO BEHIN
BETIKO ZENBATEKOA

(eurotan)

51 33801 48900

Barañaingo Jai Batzordea elkartea

2023ko Olentzero antolatzea

12.000,00

51 33801 48900

"Akabar" Barañaingo Kabalgata elkartea

2024ko kabalgata antolatzea

30.000,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2024ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2402907