47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Akats zuzenketa, 2024ko karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan

Artaxoako Udalak, 2024ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen akats bat zuzentzea 2023ko abenduaren 28an hartutako erabakian. Haren bidez, 2024rako karga-tasa, tasa eta prezioak onetsi ziren. Zehazki, 14. puntuko ("Udal kiroldegia") F apartatua ("Kiroldegiaren eta igerilekuaren baterako abonua") da zuzendu beharrekoa, eta honela behar du:

F.–Kiroldegiaren eta igerilekuaren baterako abonua.

–17 urte bitartekoak (urtean zehar betetzen dituztenak), erroldatuta badaude: 50 euro.

–Helduak (18 urtetik 65 urtera bitartekoak, biak barne, horiek aurten betetzen badituzte), erroldatuta daudenek: 85 euro.

–65 urtetik gorakoak (aurten 66 betetzen dituztenetatik hasita), erroldatuta badaude: 65 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2024ko otsailaren 16an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2402866