47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Egoitza elektronikoa aldatzea

Aranaratxeko Udaleko alkateak, 2024ko otsailaren 19an, jarraian osorik ageri den ebazpena eman zuen:

Bete dadin ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten, hobekuntza egin baita egoitza elektronikoa ostatatzeko domeinuaren segurtasunean, aurrerantzean ez da erabilgarri egonen aranarache.clmtec.es helbidearen bidezko sarbidea, eta, aldiz, sarbidea erabilgarri egonen da aranarache.tecsoluciones.es helbidean.

EBATZI DUT:

Lehena.–Eulateko Udalaren egoitza elektronikoa aldatzea, honako helbide elektroniko honetara: https://aranarache.tecsoluciones.es/.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Aranaratxeko Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

Laugarrena.–Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Aranaratxen, 2024ko otsailaren 19an.–Alkatea, David Azparren Lana.

Iragarkiaren kodea: L2402966