47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Ordenantza, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga eta haren hobariak arautzen dituena. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2024ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga eta haren hobariak arautzen dituen ordenantza.

Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek Añorbeko Udalaren bulegoetan eta web-orrian (www.añorbe.es) espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Añorben, 2024ko otsailaren 16an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L2402920