47. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. "Oztegin" (0001-ALM) eta "Sasita" (0002-ALM) bateriekin biltegiratzeko instalazioak, Lekunberriko udal-mugartean.

Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean jartzen dira espediente hauek:

–Azalpena: "Oztegin" eta "Sasita" bateriekin biltegiratzeko instalazioa (bakoitza 5 MW-ekoa), eta horien transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Lekunberriko udal-mugartean.

–Xedea: Aurretiazko administrazio-baimena lortzera bideratutako aurreproiektuen jendaurreko informazioa.

–Eskatzaileak: Daga Green Power SL ("Oztegin") eta The Best Global Practices SL ("Sasita").

–Proiektuak baimentzeko eskumena duen organoa: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.

Espedienteak jendaurrean jarriko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka hauetan ere aztertzen ahalko da:

"Oztegin" (0001-ALM) bateriekin biltegiratzeko instalazioak :

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/oztegin-biltegiratzea-espediente-0001-alm

"Sasita" (0002-ALM) bateriekin biltegiratzeko instalazioak:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/sasita-biltegiratzea-espediente-0002-alm

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, 30 egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio, espediente kodea adierazita.

Iruñean, 2024ko otsailaren 14an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2402885