46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

25/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen baitira 2023. urtean Nafarroako nekazaritzan eta abeltzaintzan jasotako prezioen indizeetan izan diren urtetik urterako aldaketak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak txostena egin du Nafarroako Aldizkari Ofizialean informazio estatistiko hau argitaratu beharrari buruz: Nafarroako nekazaritzan eta abeltzaintzan 2023an nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuen truke jasotako prezioen indizeetan izandako aldaketaren portzentajeak.

Urtetik urtera izaten diren portzentaje aldaketa horiek erabili ohi dira nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako aprobetxamenduetan urte anitzeko errentamenduen prezioa urtero eguneratzeko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eranskinean zehazturik ematen den informazioa, 2023an Nafarroako nekazaritzan eta abeltzaintzan nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuetan jasotako prezioen indizeetan izan diren portzentaje aldaketei buruzkoa (oinarri urtea: 2015).

2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko otsailaren 21ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

2023. URTEAN NEKAZARIEK ETA ABELTZAINEK JASOTAKO PREZIOEN INDIZEETAN IZAN DIREN ALDAKETAK

ALDAKETAK EHUNEKOTAN - 2015EKO OINARRIA

ZEREALAK

-22,23

LEKADUNAK

-2,19

PATATA

0,16

LABORE INDUSTRIALAK

-23,50

BAZKA LABOREAK

11,50

FRUTAK

1,62

FRUITU LEHORRAK

-16,94

BARAZKIAK

27,47

MAHASTIZAINTZA ETA ARDOGINTZA

15,99

NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK, GUZTIRA:

-4,30

GIZENTZEKO BEHI AZIENDA

10,16

GIZENTZEKO ARDI AZIENDA

7,30

GIZENTZEKO AHUNTZ AZIENDA

12,36

GIZENTZEKO TXERRI AZIENDA

26,85

GIZENTZEKO HEGAZTIAK

-0,06

GIZENTZEKO UNTXIAK

1,42

ESNEA

26,47

ARRAUTZAK

21,41

LANA

-0,59

BIZIRIK DAGOEN AZIENDA

41,11

ANIMALIEN PRODUKTUAK, GUZTIRA:

20,36

ZURA

34,35

BASOGINTZAKO PRODUKTUAK, GUZTIRA:

34,35

JASOTAKO PREZIOEN INDIZE OROKORRA

5,15

Iragarkiaren kodea: F2403352