46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Mankomunitateak, 2023ko abenduaren 26an egindako batzarrean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta argitaratu zen 2024ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Behin betiko onetsitako aurrekontua argitara ematen da, kapituluka laburtua, orok jakin dezan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 388.835,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 388.835,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 324.585,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 59.250,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 5.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 388.835,00 euro.

Obanosen, 2024ko otsailaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2403163