46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

2024ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2024ko otsailaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta 2024ko plantilla organikoa.

Aipatu espedienteak jendaurrean egonen dira Idazkaritzako bulegoetan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek azter ditzakete eta alegazioak aurkez ditzakete, beharrezkoa bada.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko dira 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa, eta beteko da haren laburpena argitaratzeko tramitea.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ezkarozen, 2024ko otsailaren 15ean.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.

Iragarkiaren kodea: L2402873