46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko otsailaren 14an hartu erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuela plantilla organikoaren eta langile-zerrendaren espedientea.

Bizilagunek eta interesdunek aukera izanen dute espedientea kontsultatzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean. Alegaziorik egiten ez bada, erabakia behin betikoa izanen da, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Erriberrin, 2024ko otsailaren 22an.–Mankomunitateko burua, Carmen Real Felipe.

Iragarkiaren kodea: L2403226