46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren ordainsariak

Honen bidez aditzera ematen da ezen Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak onetsi zituela, 2024ko otsailaren 14an egin bilkuran, lehendakaritzaren ordainsariak, honako hauetara bertaratzeagatiko dieta gisa:

–Batzar orokorra: 180,00 euro saio bakoitzeko.

–Ordezkarien batzordea: 170,00 euro saio bakoitzeko.

–Laneko batzordea langileekin: 150,00 euro saio bakoitzeko.

Dena den, lehendakariak ezin izanen du gainditu, inola ere, gaur egun ezarrita dagoen urteko 3.600,00 euroko muga, nahiz eta egiten diren bilkuren kopurua handiagoa izan.

Argitara ematen da, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Erriberrin, 2024ko otsailaren 22an.–Lehendakaria, Carmen Real Felipe.

Iragarkiaren kodea: L2403223