46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

22/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, abiarazten duena "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubide osagarriak desjabetzeko prozeduraren tramitazioa.

Nafarroako Gobernuak, 2013ko irailaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zuen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustaturik (2013ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 9koa). Irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planeko jarduketen zerrendan sartzea Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzearen ondoriozko eremu ureztagarria (2012ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 20koa). Foru dekretu horren bidez, orobat, erabaki zen egin beharreko jarduketen onura publikoa eta interes orokorra deklaratzea, martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearen 3.1 artikuluari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 19an hartutako Erabakiaren bidez (2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 11koa) onetsi zen proiektu hau aldatzeko espedientea: "Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala". Proiektua Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak sustatu zuen, xede harturik Ega ibaiaren arroa hornitzen duen adarraren trazadura aldatzea.

Erabaki horren arabera, "eraiki ahal izateko, desjabetzearen bidez edo Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko 1/2002 Legearen babesaren bidez lortuko da lurrak okupatzeko bermea, nekazaritzako azpiegituren jarduketaren onuradun diren lurren kasuan, Nafarroako Gobernuak jarduketa horretarako dekretua onetsi ondoren".

Nafarroako Gobernuak 2021eko abenduaren 29an hartutako Erabakiaren bidez adierazten da presakoa dela "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urtarrilaren 19ko 4/2022 Foru Aginduaren bidez, desjabetzeko prozeduraren tramitazioa abiarazi zen eta jendaurrean jarri zen "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 25eko 13/2022 Foru Aginduaren bidez, jendaurreko aldia ebatzi zen, "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

Desjabetzearen onuradun den Aguas de Navarra SA sozietate emakidadunak, 2024ko otsailaren 14ko idazki baten bidez, eskatu du beste ondasun eta eskubide batzuk desjabetzea, zerrenda berri batean jasota daudenak, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 25eko 13/2022 Foru Aginduan onetsi zenaren osagarri.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Abiaraztea "Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko eremuan" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubide osagarriak desjabetzeko espedientea.

2. Jendaurrean jartzea, hamabost egun balioduneko epean, ukitutako ondasun eta eskubide osagarrien zerrenda. Epe horretan egokitzat jotzen diren oharrak edo alegazioak aurkez daitezke idatziz, eta eranskinean jasotako ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Aguas de Navarra SA sozietate emakidadunari eta Andosillako Udalari, eta hura premiatzea haien iragarki taulan argitara dezan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 22an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHATZ OSAGARRIA

FINKA ZK.

TITULARRA

ZORTASUN
EZARPENA

(m²)

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

(m²)

KUTXATILAK

(m²)

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ANDOSILLAKO UDAL MUGARTEA

AN-123

Resano Marin, José Antonio

162

1108

3

1235

A

Ureztalurretako olibadia

AN-124

Lacalle Sesma, Roberto

114

3

1236

A

Ureztalurretako olibadia

Lacalle Sesma, Alicia

AN-125

Morales Esparza, María Pilar

130

3

1234

C

Elkorra

AN-126

Gorricho Gurpegui, Julio

722

4521

1

3

1239

A

Larreak

AN-127

Ugarte Egorleta, José Antonio

759

3

1220

E

Ureztalurretako mahastia

AN-128

Ugarte Egorleta, José Antonio

43

3

1230

A

Ureztalurretako mahastia

Echepare Díaz, Juncal

AN-129

Itarte Marin, Manuel

114

3

1227

C

Ureztalurretako mahastia

AN-130

Insausti López, María Pilar

28

3

1228

C

Ureztalurretako mahastia

AN-130

Insausti López, María Pilar

14

3

1228

D

Ureztalurretako mahastia

AN-131

Amatriain García, Jesús María

599

3122

3

1245

A

Ureztalurretako mahastia

AN-132

Alcalde San Martín, Jesús María

220

1692

1

3

1212

A

Ureztalurretako mahastia

279

2010

3

1212

B

Ureztalurretako mahastia

AN-133

Gurpegui Pascual, José Antonio

353

3

1213

B

Ureztalurretako mahastia

AN-134

Alcalde San Martin, Jesús María

1155

3

1246

A

Ureztalurretako mahastia

Ordoñez Resano, María Jesús

AN-135

Andosillako Udalaren herri-lurra

31

344

3

1247

A

Larreak

200

3

1247

C

Ureztalurretako olibadia

724

3816

1

3

1247

D

Larreak

296

2127

3

1247

E

Ureztatzeko alorra

AN-136

Andosillako Udalaren herri-lurra

36

3

1373

A

Larreak

AN-137

Andosillako Udalaren herri-lurra

76

615

10

668

A

Larreak

36

278

1

10

668

G

Larreak

AN-138

Jiménez Núñez, Ramón

383

1860

1

10

674

A

Ureztalurretako olibadia

Jiménez Núñez, Avelino

48

340

10

674

C

Ureztalurretako olibadia

Jiménez Núñez, Pedro

AN-139

Jimeno Echarri, Julián

61

1182

10

673

A

Larreak

302

10

673

C

Frutarbolak-Urezt. olibadia

AN-140

Tres Sadaba, Jesús María

146

1105

10

728

A

Ureztatzeko alorra

Tres Marin, Susana

Tres Marin, Marta

AN-141

Goñi Gurpegui, María Carmen

260

2048

10

726

C

Ureztalurretako olibadia

63

10

726

D

Larreak

335

2071

10

726

E

Larreak

58

748

10

726

F

Larreak

1021

6963

2

10

726

G

Ureztatzeko alorra

AN-142

Ordoñez Benito, Manuel

532

10

725

A

Ureztalurretako mahastia

AN-143

Andosillako Udalaren herri-lurra

346

2582

10

736

A

Ureztatzeko alorra

253

2034

10

736

E

Almendrondoak

AN-144

Pardo Puisac, María Pilar

24

466

10

710

A

Ureztatzeko alorra

AN-145

Del Val Ordoñez, Francisco

409

2612

10

711

A

Ureztatzeko alorra

37

184

10

711

B

Larreak

AN-146

Goñi Gurpegui, María Carmen

55

1391

10

712

A

Larreak

370

2153

10

712

B

Ureztatzeko alorra

599

4301

10

712

C

Ureztatzeko alorra

371

2719

1

10

712

D

Fruta-arbolak ureztalurretan

Iragarkiaren kodea: F2403212