46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TABARKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Tabarko Kontzejuak 2024ko otsailaren 15ean hasiera batez onetsi zituela Tabarko Kontzejuaren 2024ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Erabaki hori jendaurrean jarri da udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko da, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Tabarren, 2024ko otsailaren 20an.–Kontzejuko burua, Iñaki Beorlegui López.

Iragarkiaren kodea: L2402991