46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Honen bidez, jakinarazten da Joaquin Olloqui Osés Pitillasko alkateak ebazpen bat eman duela alkatetzaren berezko eginkizunak Francisco Arrazubi Pérez udalkidearen esku uzteko, 2024ko otsailaren 21etik 29ra, biak barne, udalerritik kanpo egonen baita.

Argitara ematen da, bete beharrez Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikulua; nolanahi ere, aipatu ebazpenak ematen den egunetik aurrera izanen du indarra.

Pitillasen, 2024ko otsailaren 19an.–Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: L2402914