46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Oizko Udalak, 2024ko urtarrilaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.

Jendaurrean egon da hamabortz egun baliodunean, aitzinetik 2024ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 29an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 37.000,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.800,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 16.075,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 178.090,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 20.760,00 euro.

VII. kapitulua.–Transferentziak administrazio orokorretik entitatera: 22.500,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 00,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 276.925,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 152.275,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 66.050,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 00,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 10.600,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 48.000,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 00,00 euro.

Gastuak, guztira: 276.925,00 euro.

Oizen, 2024ko otsailaren 22an.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L2403262