46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Otsagabiko Udalak, 2024ko otsailaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen onestea Otsagabiko Udaleko udalkideen ordainsarien sistema. Hona hemen:

–Osoko bilkuretara joateagatik: 50,00 euro saio bakoitzeko.

–Udal organoen batzorde eta bileretara joateagatik: 40,00 euro batzorde eta bilera bakoitzeko, muga izanik 800,00 euro urtean udalkide bakoitzeko.

–Alkate udalburuak, aurreko horietaz gain, ordainsaria jasoko du, 4.200,00 euro urtean gehienez ere, Udalak parte hartzen duen beste erakunde eta instituzioen bilkura, batzorde eta bileretara joateagatik eta udaletxera joateagatik bere karguari dagozkion lanak egitera.

Zenbateko horiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokien atxikipena aplikatuko zaie, indarra duen legeriaren arabera.

Udalkide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzean izandako egiazko gastuen ordainetan, baldin gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Ordainsarien sistema honek 2024ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta bete beharrez xedatuta dagoena Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan.

Otsagabian, 2024ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2403166