46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Eskuordetutako eskumena bereganatzea, ponpatze bidezko ur-tanga eta hornidura-sarea paratzeko proiekturako, Benegorri eta Bezkitz artean

Udalbatzak, 2024ko otsailaren 20an egin ohiko bilkuran, erabaki du alkateari eskuordetutako eskumena osoko bilkurak bereganatzea, berariaz eta zehazki, proiektu honen eguneraketa onesteko: "Ponpatze bidezko ur-tanga eta hornidura-sarea paratzea Benegorri eta Bezkiz artean (Leotz udalerria, Nafarroa)"; hori guztia betez xedatuta dagoena Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onartua).

Iratxetan (Leotz), 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2402990