46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2024ko urtarrilaren 10ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontua eta haren exekuzio oinarriak.

Hasierako onespenaren erabakia 2024ko urtarrilaren 29ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan argitaratu zen ondotik idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean espedientea jendaurrean jarriz.

Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da behin betiko aurrekontua.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 211.900,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 20.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 118.042,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 443.928,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 55.360,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 230.946,90 euro.

IX. kapitulua -Pasibo finantzarioak: 319.570,10 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.399.747,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 265.150,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 277.897,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza gastuak: 1.475,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 131.495,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 703.200,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza pasiboak: 20.530,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.399.747,00 euro.

Igantzin, 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2402987