46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2024ko otsailaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udal aurrekontua eta haren oinarriak, bai eta Musika Patronatuarenak ere. 4777/2023 espedientea.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Uharten, 2024ko otsailaren 16an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2402867