46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

2D/2024 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena Escena Navarra-Nafarroako Eszena (ESNA) enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31100041).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Saioa Erro Valdes andreak egin zuen, 31/2024/000014 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

2024ko urtarrilaren 15ean egindako Batzar Orokor Berezian aho batez erabaki zen elkarte horren estatutuak aldatzea.

Ziurtagirian jasota daude Saioa Erro Valdés andrearen sinadura, idazkari gisa, eta Odei Domingo Mendiluce lehendakariaren ontzat emana.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, aldaketaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2024ko otsailaren 7an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2402341