46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2024ko udal aurrekontua, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 24.800 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 19.290 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 114.273,14 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 123.701,73 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 304.654,58 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 587.719,45 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 87.730 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 80.115 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 450 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 14.949,84 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 398.443,22 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 6.000 euro.

Gastuak, guztira: 587.688,06 euro.

Garaioan, 2024ko otsailaren 19an.–Alkatea, Alberto Domench Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2402915