46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Ezkarozeko Udalak, 2024ko azaroaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa, eta erabakia argitaratu zen 2024ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 22an.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsi da 2024. urteko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ezkarozen, 2024ko otsailaren 14an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

1.–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %2,99% gehi %17,01. Lanaldia: osoa. Funtzionario gradua: 4.

2.–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa. Egoera: hutsik. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna. Funtzionario gradua: 2.

3.–Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: %80. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

Deiturak eta izena: Hualde Villanueva, Sabino. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Egoera: jardunean. Lanaldia: osoa. Lanpostuko osagarria: %2,99% gehi %17,01. Funtzionario gradua: 4.

Deiturak eta izena: Ureta Aizcorbe, Maider. Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna. Funtzionario gradua: 2

Lan-kontratudunak.

Deiturak eta izena: Leiva Hualde, Miriam. Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna.

Iragarkiaren kodea: L2402878