46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Donamariako Udalak, 2024ko urtarrilaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Donamariako Udalaren 2024ko plantilla organikoan, administrari-ofizialaren lanpostu bat sortzeko, C mailakoa eta funtzionarioen araubidekoa.

2024rako plantilla organikoaren aldaketaren hasierako onespena 2024ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onesten da aldaketa egitea 2024ko plantilla organikoan, zeina eranskinean ageri baita.

LANPOSTU BERRIA PLANTILLA ORGANIKOAN 2024. URTERAKO

LANPOSTUAREN IZENA

LANALDIA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

LANPOSTUKO OSAGARRIA

MAILAKO
OSAGARRIA

NAHITAEZKO
HIZKUNTZ
ESKAKIZUNA (EUSKARA)

Administrari-ofiziala

%50

Lan-kontratuduna

C

OL

%25

%12

C1

LABURDURAK:

Sarbidea:

OL = oposizio-lehiaketa.

Plantilla organikoaren aldaketaren behin betiko onespenaren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten edo argitaratzen denetik aurrera.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donamarian, 2024ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2403026