46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Donamariako Udalak, 2024ko urtarrilaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.

Jendaurrean egon da hamabortz egun baliodunean, aitzinetik 2024ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 30ean, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik ez alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira.

Hortaz bada, eta jarraikiz xedatutakoari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 140.000,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 45.800,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 243.460,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 99.600,00 euro.

VI. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 166.400,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 698.260,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 117.100,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 231.300,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 93.860,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 256.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 698.260,00 euro.

Donamarian, 2024ko otsailaren21ean.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2403023