46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

68/2024 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2024ko Planeko (45. plana) nekazaritzako aseguruak izenpetzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia. BDNS (744143).

Idazkariordetzaren 2023ko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez, Ministro Kontseiluaren 2023ko abenduaren 27ko Erabakia argitaratu zen, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen berrogeita bosgarren Plana onesten duena. Batetik, plan hori egin da Nekazaritzako Aseguru Konbinatuei buruzko abenduaren 28ko 87/1978 Legea aplikatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 14ko 2329/1979 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, bestetik, ezarri da Nekazaritzako Aseguru Konbinatuei buruzko abenduaren 28ko 87/1978 Legearen II. tituluaren bosgarren artikuluan jasotakoaren babesean. Izan ere, artikulu horretan ezartzen dira 2024an izenpetzen hasiko diren nekazaritzako aseguruen lerroak eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzen ehunekoak.

Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako aseguruen polizak kontratatzeko dirulaguntzak emateari dagokionez, plan horrek bete egiten du nekazaritza eta basogintzako sektoreetako eta landa-eremuetako estatu-laguntzei aplikatu beharreko gidalerroetan ezarritakoa. Gidalerro horiek Europako Batzordearen komunikazio baten bidez argitaratu ziren (2022/C 485/01). Hala, plan horretan jasotako laguntza 2024ko abenduaren 31ra arte Batasuneko barne-merkatuarekin bateragarria dela onartu du Europako Batzordeak 2023ko abenduaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez (SA.109911 (2023/N) zenbakiko laguntza).

Hala xedatzen baitu bere 1. eta 2. artikuluetan Nekazaritzako finantzaketari buruzko legezko xedapenen testu bateginak (otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), Nafarroako Gobernuak bultzatuko du asegurupean sar daitezkeen nekazaritzako ekoizpen eta arriskuen gaineko asegurua egitea, parte hartuz nekazaritzako ondasunen gaineko aseguruak kontratatzeko kostuetan. Legegintzako foru dekretu horrek, VI. tituluan, nekazaritza eta abeltzaintzako aseguru-primetarako laguntzak arautzen ditu, eta bertan ezartzen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak urtero onetsi eta argitaratuko dituela laguntzak jasotzen ahal dituzten aseguruen lerroak, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Urteko Planean sarturik dagoen aseguru bakoitzaren ezaugarrien berri duen unean.

Deialdi honen xedea da 2024ko Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planari (45. plana) dagozkion aseguru-polizen kontratazio-kosturako laguntzak arautzea, gertaera jakin batzuek, animalien gaixotasunek, izurriteek, hildako abereak eramateak eta suntsitzeak eta babestutako animaliek eragindako kalteek landare-produktu eta azienda jakin batzuei eragindako kalteen arriskua estaltzen dela bermatzeko. Neurri hori lagungarria da Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) helburuak lortzeko, nekazaritza-ekoizleen diru-sarrerak egonkor mantentzen laguntzen baitu.

Azaroaren 11ko 425/2016 Errege Dekretuaren bidez, Estatuko Administrazio Orokorrak nekazaritzako asegururako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren. Azaroaren 29ko 1180/2020 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen.

Nafarroako Gobernuak 2023ko abenduaren 20an hartutako Erabakiaren bidez, 5.000.000 euroko gastua baimendu zen 2025eko ekitaldiaren kargura, 2024ko Planaren nekazaritzako aseguru batzuk kontratatzeko kosturako laguntzak ordaintzeko. Gastu hori partida honen kargura ordainduko da: 2025eko gastuen aurrekontuko "Agroseguro bidezko aseguru-primen konpentsazioa" izeneko 710001 71200 4700 414210 partidaren kargura, edo horretarako gaituko den partida baliokidearen kargura.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urtarrilaren 27ko 5/2022 Foru Aginduaren bidez (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 7ko 27/2022 Foru Aginduaren bidez aldatua), lankidetza hitzarmen bat onetsi zen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta Agrupación Española de Entidades Aseguradoras de los Seguros Agrarios Combinados SA (aurrerantzean, Agroseguro) elkartearen artean, nekazaritzako asegurua garatzeko eta koordinazioa izateko, Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritzako aseguruak kontratatzeko kosturako Nafarroako Gobernuak ematen dituen laguntzak kudeatzeko, kontrolatzeko eta ordaintzeko.

2022ko martxoaren 8an Agrosegurorekin sinatutako hitzarmenean, bigarren klausularen 2.4.4 atalak ezartzen du zenbateko bat ordainduko zaiola nekazaritzako aseguruetarako dirulaguntzen deialdiaren esparruan izenpetutako aseguru polizak kontratatzeko kudeaketa gastu gisa, eta zenbateko hori ez dela izanen egindako gastuaren zenbatekoaren ehuneko 1,5 baino handiagoa.

Deialdi honetan 90.750 euroko gastua baimenduko da kudeaketa gastuetarako. Gastu hori honako honen kargura ordainduko da: 2024ra luzatutako 2023ko gastuen aurrekontuko "Hirugarrenek eginiko beste lan batzuk" izeneko 710001 71200 2279 414200 partidaren kargura, edo 2025eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den baliokidearen kargura, baldin eta horretarako kreditu egoki eta nahikorik bada.

Idazkariordetzaren 2023ko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez, Ministroen Kontseiluaren Erabaki bat argitaratu zen, zeinak 2023ko abenduaren 27ko bilkuran, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak proposatuta, onetsi baitzuen Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen berrogeita bosgarren Plana, bai 2024ko harpidetze-epeari dagokionez, bai aseguruen lerroetako estatu-laguntza publikoaren ehunekoei dagokienez.

Ebazpen honi honako hauek aplikatu behar zaizkio: Nekazaritzako Finantziazioari buruzko otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretua eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 45. Planeko (2024ko Plana) nekazaritzako zenbait aseguru kontratatzeko kosturako laguntzetarako oinarri arautzaileak onestea. Oinarriak ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

2. Aurreko puntuan aipatzen den bezala, nekazaritzako zenbait aseguru, izenpetzeko dirulaguntzak emateko deialdia onestea.

3. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren eredua onestea, bai eta entitatearen gobernu organoen osaerari eta kargudunen ordainsariei buruzko ereduak ere. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinetan daude jasota eredu horiek, eta hamalaugarren oinarrian ezarritako esteken bidez eskura daitezke.

4. 5.000.000 euroko gastua baimentzea 2024ra luzatutako 2023ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura: "Agroseguro bidezko aseguru-primen konpentsazioa" izeneko 710001 71200 4700 414210 partida, edo 2025ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den baliokidearen kargura, baldin eta horretarako kreditu egoki eta nahikorik bada.

5. 90.750,00 euroko gehieneko gastua baimentzea 2024ra luzatutako 2023ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura: "Hirugarrenek eginiko beste lan batzuk" izeneko 710001 71200 2279 414200 partida, edo 2025ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den baliokidearen kargura, baldin eta horretarako kreditu egoki eta nahikorik bada.

6. Deialdi hau eta oinarri arautzaileak erregistratzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB).

7. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko otsailaren 15ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

NEKAZARITZAKO ASEGURU KONBINATUEN 45. PLANEKO (2024KO PLANA) NEKAZARITZAKO ASEGURUAK KONTRATATZEKO KOSTURAKO DIRULAGUNTZA. OINARRI ARAUTZAILEAK

Lehena.–Xedea.

1. Hala xedatzen baitu bere 1. eta 2. artikuluetan Nekazaritzako finantzaketari buruzko legezko xedapenen testu bateginak (otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), Nafarroako Gobernuak bultzatuko du asegurupean sar daitezkeen nekazaritzako ekoizpen eta arriskuen gaineko asegurua egitea, parte hartuz nekazaritzako ondasunen gaineko aseguruak kontratatzeko kostuetan.

2. Deialdi honen xedea da, beraz, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 45. planeko (2024ko Plana) nekazaritzako aseguruak izenpetzen dituzten nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiei laguntzak ematea, Estatuko Administrazio Orokorrak Nekazaritzako Aseguruen Estatuko Entitatearen (aurrerantzean, ENESA) bitartez helburu bererako ematen dituen dirulaguntzen osagarri. Aseguruak Nafarroako Foru Komunitatean dauden nekazaritzako ondasunen gainekoak izanen dira.

Bigarrena.–Onuradunak.

1. Laguntzen onuradun izan daitezke:

1.1. Aseguru poliza bat izenpetzen duten nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiak, baldin Nekazaritzako Ustiategiak Modernizatzeko uztailaren 4ko 19/1995 Legearen arabera lanbidez nekazariak badira eta nekazaritzaren arloko gizarte segurantzan kotizatzen badute edo lehentasunezko ustiategia badira.

1.2. Aseguru poliza bat izenpetzen duten kooperatibetako elkarlaneko laborantzako atalak, honako beharkizun hauek betetzen badituzte:

a) Kooperatiba Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan izena emanik egotea, bai eta kasuan kasuko Kooperatiben Erregistroan ere, eta helbide soziala Nafarroan izatea.

b) Elkarlaneko laborantzako atalaren helburu nagusia atalera ekarritako lurrak batera ustiatzea izatea.

c) Haren estatutuetan aurreikusirik egotea lur-eremua lantzeko modua, eta hauetako bat izatea modu hori: kooperatibak zuzenean; kooperatiben arteko akordioen bidez; edo errentan emanik edo beste kontratu mota batzuen bidez, ogibide nagusia nekazaritza duten nekazariekin (bazkideekin lehentasunez), kooperatibekin edo beste sozietate mota batzuekin eginik.

d) Zuzendaritza kontseiluko kideen erdiak baino gehiago ogibide nagusia nekazaritza dutenak edo jarduneko nekazariak izatea, abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera. Errege Dekretu hori 2023tik aurrera zuzeneko ordainketetako esku-hartzeak aplikatzeari eta Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan betekizun komunak ezartzeari buruzkoa eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskaera bakarra arautzeari buruzkoa da.

1.3. Ustiategian hildako animaliak suntsitzeak dakartzan gastuen estaldurari dagokion 415. lerroko aseguru poliza bat izenpetzen duten abeltzaintzako ustiategiak.

2. Aurreko ataleko 1.1 eta 1.2 puntuetan aipatutako polizetan sartzen diren ekoizpen unitateek ogibidez nekazari direnenak izan beharko dute, Nekazaritzako Ustiategiak Modernizatzeko uztailaren 4ko 19/1995 Legearen arabera. Nekazari horiek nekazaritzaren arloko gizarte segurantzan kotizatu behar dute edo lehentasunezko ustiategia izan behar dute.

3. Nekazaritzako asegurua garatzeko eta Nafarroako Gobernuak Nafarroan nekazaritzako asegurua kontratatzeko kosturako emandako laguntzen kudeaketa, kontrola eta ordainketa koordinatzeko, eskatuko da, ebazpen honetan ezartzen diren laguntzen onuradun izateko, sartuta egotea oraingo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta Agrosegurok izenpetutako Lankidetza Hitzarmenaren II. eta III. eranskinetako fitxategietan. Aipatutako II. fitxategia dagokio Nafarroako Foru Komunitatearen laguntzen oinarri arautzaileetako baldintzak betetzearen egiaztapenari, eta III. fitxategia dagokio, berriz, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eguneratuak egoteko baldintzak betetzearen egiaztapenari.

4. Abeltzaintzako aseguruen lerroetan, poliza berean "bizi-bermeak" eta animaliak "eramatea eta suntsitzea" badaude, Foru Komunitatearen dirulaguntza aplikatuko da baldin eta 3. puntuko ezaugarriak baditu eta titularra Komunitateak emandako datu-baseetan badago. Halaber, "eramatea eta suntsitzea" dirulaguntza aplikatuko zaie zerbitzu horretarako berariaz ezarritako datu-basean dauden titularrei, ez beste inori. Gainerako lerroetan, laguntzen onuradunek aurreko paragrafoan aipatutako datu-baseetan egon beharko dute.

Hirugarrena.–Primak Agroseguroren bitartez konpentsatzea.

Agroseguro entitateak laguntzen kudeaketan lagunduko du, berak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak sinatutako hitzarmenean ezarritako moduan.

Laugarrena.–Dirulaguntza jaso dezaketen lerroak.

1. Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2024ko Planeko aseguruen lerro hauek kontratatzeko kostua diruz lagungarria izanen da:

KODEA

LERROA

NEKAZARITZAKOAK

300

Estaldura gorakorreko asegurua fruta ustiategietarako

306

Estaldura gorakorreko asegurua, estalpeko barazki ustiategietarako, penintsula eta Balearretarako

307

Estaldura gorakorreko asegurua, aire zabalean ekoizten diren udazken-neguko zikloko barazki ustiategietarako, penintsula eta Balearretarako

309

Estaldura gorakorreko asegurua belarki labore estentsiboetako ustiategietarako

310

Estaldura gorakorreko asegurua fruitu lehorren ustiategietarako

312

Estaldura gorakorreko asegurua ardotarako mahatserako

314

Estaldura gorakorreko asegurua oliba ustiategietarako

315

Bazka-laboreen ustiategiko asegurua

317

Estaldura gorakorreko asegurua gerezi ustiategietarako

318

Estaldura gorakorreko asegurua, aire zabalean ekoizten diren udaberri-udako zikloko barazki ustiategietarako, penintsula eta Balearretarako

324

Barazkien polilaborantzako ustiategietarako asegurua

327

Estaldura gorakorreko asegurua, ondoz ondoko zikloak dituzten barazki ustiategietarako, penintsula eta Balearretarako

328

Marrubien eta bestelako fruitu gorrien ustiategietarako asegurua

329

Aseguru gorakorra mizpira eta beste fruta arbola batzuetarako (kiwia eta elorri beltza bakarrik)

330

Baratxuri laborantzarako asegurua, penintsula eta Balearretarako

ABELTZAINTZAKOAK

401

Ugalketarako eta ekoizpenerako behi-aziendaren ustiategiko asegurua

402

Gizentzeko behi-aziendaren ustiategiko asegurua

403

Zezenketetarako behi-aziendaren ustiategiko asegurua

404

Ardi-aziendaren eta ahuntz-aziendaren ustiategiko asegurua

405

Zaldi-aziendaren ustiategiko asegurua

406

Haragitarako hegaztien ustiategiko asegurua

407

Arrautzatarako hegaztien ustiategiko asegurua

408

Zerri-aziendaren ustiategiko asegurua

410

Bazkatokien galeragatiko konpentsazio asegurua

USTIATEGIAN HILDAKO ANIMALIAK ERAMATEA ETA SUNTSITZEA

415

Ustiategian hildako azienda suntsitzeak eragindako gastuak estaltzeko aseguru berriztagarria eta berriztaezina.

2. Nekazaritzako lerroetan, aipatutako laboreen aseguru osagarriak ez dira inoiz diruz lagunduko, mahats ustiategietarako estaldura gorakorreko asegurua izan ezik.

Bosgarrena.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Aurreko oinarrian jasotako nekazaritzako, abeltzaintzako eta ustiategian hildako animaliak eraman eta suntsitzeko aseguruetarako dirulaguntzen zenbatekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ematen duena, ENESAk helburu horretarako ematen dituenen portzentaje bat adinakoa izanen da.

Administrazio publikoek emandako dirulaguntzen zenbatekoek ezin dute inola ere gainditu muga hauek, nekazaritza eta basogintzako sektoreetarako eta landa-eremuetarako estatu-laguntzei aplika dakizkiekeen gidalerroek ezarritakoak (Europako Batzordearen komunikazio baten bidez argitaratu ziren, 2022/C 485/01):

–Nekazaritzako eta abeltzaintzako aseguruek ezin dute gainditu primaren ordainagiriaren %65.

–Ustiategian hildako animaliak eraman eta suntsitzearen gaineko aseguruek ezin dute gainditu primaren ordainagiriaren %90.

ENESAk eta Nafarroako Foru Komunitateak emandako dirulaguntzaren baturak ezin du gainditu merkataritzako oinarrizko prima garbiaren %75.

Nafarroako Gobernuaren eta ENESAren dirulaguntzek baimendutako mugak gainditzen badituzte, ENESAk ezarri, Agrosegurok baliozkotu eta 234/2014 zirkularrean agertzen den moduan eginen da doikuntza.

2. Nafarroako Gobernuak nekazaritzako eta abeltzaintzako aseguruei ematen dizkien dirulaguntzak ENESAk helburu bererako ematen duen dirulaguntzaren portzentaje hauek izanen dira:

KODEA

LERROA

DIRULAGUNTZA

NG

300

Aseguru gorakorra fruta ustiat., P modulua

%62

300

Aseguru gorakorra fruta ustiat., 2. modulua

%51

306

Estaldura gorakorreko asegurua estalpeko barazki ustiategietarako, penintsula eta Balearretan, P modulua

%78

306

Estaldura gorakorreko asegurua estalpeko barazki ustiategietarako, penintsula eta Balearretan, 2. modulua

%44

306

Estaldura gorakorreko asegurua estalpeko barazki ustiategietarako penintsula eta Balearretan, 3. modulua

%49

307

Estaldura gorakorreko asegurua, aire zabalean ekoizten diren udazken-neguko zikloko barazki ustiategietarako, udazkena eta negua, P modulua

%124

307

Estaldura gorakorreko asegurua, aire zabalean ekoizten diren udazken-neguko zikloko barazki ustiategietarako, 2. modulua

%51

307

Estaldura gorakorreko asegurua, aire zabalean ekoizten diren udazken-neguko zikloko barazki ustiategietarako, 3. modulua

%75

309

Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, P modulua (gainerako laboreak)

%95

309

Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, P modulua (arroza)

%68

309

Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, 2. modulua

%38

310

Estaldura gorakorreko asegurua fruitu lehorren ustiat., P modulua

%81

310

Estaldura gorakorreko asegurua fruitu lehorren ustiat., 2. modulua

%38

312

Estaldura gorakorreko asegurua mahats ustiategietarako, P modulua

%62

312

Estaldura gorakorreko asegurua mahats ustiategietarako, oinarrizko asegurua + berme gehigarria (1)

%16

312

Estaldura gorakorreko asegurua mahats ustiategietarako, oinarrizko asegurua + berme gehigarria (1) + berme gehigarria (2)

%38

312

Estaldura gorakorreko asegurua mahats ustiategietarako, oinarrizko asegurua + berme gehigarria (1) + berme gehigarria (2) + berme gehigarria (3)

%52

312

Estaldura gorakorreko asegurua mahats ustiategietarako, C1, C2A, C2B eta C3

%52

314

Estaldura gorakorreko asegurua oliba ustiategietarako, P modulua

%49

314

Estaldura gorakorreko asegurua oliba ustiategietarako, 2. modulua

%38

315

Bazka-laboreen ustiategiko asegurua, P modulua

%34

315

Bazka-laboreen ustiategiko asegurua, 2. modulua

%23

317

Gereziak, gorakorra, P modulua

%69

317

Gereziak, gorakorra, 2. modulua

%51

318

Estaldura gorakorreko asegurua, aire zabalean ekoizten diren udaberri-udako zikloko barazki ustiategietarako, P modulua

%124

318

Estaldura gorakorreko asegurua, aire zabalean ekoizten diren udaberri-udako zikloko barazki ustiategietarako, 2. modulua

%51

318

Estaldura gorakorreko asegurua, aire zabalean ekoizten diren udaberri-udako zikloko barazki ustiategietarako, 3. modulua

%75

324

Barazkien polilaborantzako ustiategietarako asegurua, P modulua

%124

324

Barazkien polilaborantzako ustiategietarako asegurua, 2. modulua

%51

327

Estaldura gorakorreko asegurua ondoz ondoko zikloetako barazki ustiategietarako, P modulua

%124

327

Estaldura gorakorreko asegurua ondoz ondoko zikloetako barazki ustiategietarako, 2. modulua

%51

327

Estaldura gorakorreko asegurua ondoz ondoko zikloetako barazki ustiategietarako, 3. modulua

%75

328

Marrubien eta beste fruitu gorri batzuen ustiategiko asegurua, P modulua

%124

328

Marrubien eta beste fruitu gorri batzuen ustiategiko asegurua, 2. modulua

%51

328

Marrubien eta beste fruitu gorri batzuen ustiategiko asegurua, 3. modulua

%75

329

Aseguru gorakorra mizpira eta beste fruta arbola batzuetarako (kiwia eta elorri beltza bakarrik), P modulua

%71

329

Aseguru gorakorra mizpira eta beste fruta arbola batzuetarako (kiwia eta elorri beltza bakarrik), 2. modulua

%51

330

Baratxuri laborantzarako asegurua, penintsula eta Balearretan, P modulua

%124

330

Baratxuri laborantzarako asegurua, penintsula eta Balearretan, 2. modulua

%51

330

Baratxuri laborantzarako asegurua, penintsula eta Balearretan, 3. modulua

%75

401

Ugalketarako eta ekoizpenerako behi-aziendaren ustiategiko asegurua

% 59

402

Gizentzeko behi-aziendaren ustiategiko asegurua

%58

403

Zezenketetarako behi-aziendaren ustiategiko asegurua

%58

404

Ardi-aziendaren eta ahuntz-aziendaren ustiategiko asegurua

%59

405

Zaldi-aziendaren ustiategiko asegurua

%47

406

Haragitarako hegaztien ustiategiko asegurua

%47

407

Arrautzatarako hegaztien ustiategiko asegurua

%47

408

Zerri-aziendaren ustiategiko asegurua

%59

410

Bazkatokien galeragatiko konpentsazio asegurua

%55

3. Ustiategian hildako animaliak eraman eta suntsitzeko aseguruetarako dirulaguntzak jarraian zehazten dira:

DIRULAGUNTZA ENESA

(euro abelburuko)

DIRULAGUNTZA
NG

(%)

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren zenbatekoa abelburuko

(euro abelburuko)

BEHI-AZIENDA

1. Industrialki gizentzeko azienda

2,37

65

1,55

2. Ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako azienda (haragitarako) (*)

2,37

65

1,55

3. Ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako azienda (esnetarako)

2,37

113

2,67

4. Tratularien azienda

2,37

65

1,55

5. Ustiategi bereziak

2,37

65

1,55

ZERRI-AZIENDA

1. Ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako azienda

1,13

353

4,00

2. Ugalketarako azienda, trantsizioa nekazaritzako beste ustiategi batean egiten duena

1,13

353

4,00

3. Industrialki gizentzeko azienda

0,34

206

0,7

4. Intseminazio artifizialeko zerriak

0,34

94

0,32

5. Trantsizioko azienda

0,34

94

0,32

ARDI- ETA

AHUNTZ-AZIENDA

1. Ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako azienda (*)

0,56

63

0,35

2. Industrialki gizentzeko azienda

0,56

63

0,35

4. Tratularien azienda

0,56

63

0,35

5. Ustiategi bereziak

0,56

63

0,35

ZALDI-AZIENDA

1. Ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako azienda

0,94

275

2,59

2. Industrialki gizentzeko azienda

0,94

100

0,94

BASURDEAK

1. Basurdeak

0,34

94

0,32

UNTXIAK

1. Ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako azienda

0,22

423

0,93

2. Industrialki gizentzeko azienda

0,22

45

0,1

HEGAZTIAK

1. Galeperrak

0,0012

71

0,00085

2. Oilaskoak, eperrak, faisaiak

0,0052

420

0,0219

3. Oiloak

0,0052

400

0,0208

4. Ahateak, antzarak, indioilarrak

0,0052

999

0,052

5. Ostrukak, emuak

0,25

8

0,0208

6. Oilategiko oilaskoa

0,0052

400

0,0208

7. Aurrerakoen hazkuntza: oilo erruleak eta oilandak

0,0012

71

0,00085

8. Ugalketarako oiloak (haragitarako)

0,0052

400

0,0208

OREIN-AZIENDA

1. Zerbidoak

0,45

100

0,45

PISZIFAKTORIA KONTINENTALAK

1. Hazkuntzakoak

1,13 euro/tona

100

-

2. Gizentzea

0,02 euro/1.000 arrain

100

-

(*) Haragitarako gainerako behi-aziendaren kasuan, ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako ardi- eta ahuntz-aziendaren kasuan eta gainerako zaldi-aziendaren kasuan, hegazti nekrofagoak elikatzeko neurriak aplikatu behar ez dituzten udalerrietako ustiategietan soilik aplikatuko da dirulaguntza, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak otsailaren 25ean emandako 46/2014 Foru Aginduarekin bat. Horren bidez, basa faunaren zenbait espezie gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin elikatzea eta Nafarroako Foru Komunitateko hegaztientzako bazkalekuen funtzionamendua arautu, Europar Batasuneko intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremua ezarri eta funtzionamendurako arauak zehaztu ziren.

Hauek dira udalerriak:

Adios

Zizur Nagusia

Uharte

Orisoain

Zabaltza

Añorbe

Zizur

Ibargoiti

Iruña

Aranguren

Etxarri

Legarda

Gares

Artaxoa

Etxauri

Leotz

Puiu

Artazu

Eguesibar

Lizoain-Arriasgoiti

Tafalla

Barañain

Elortzibar

Mendigorria

Tebas-Muru Artederreta

Barasoain

Eneritz

Elo

Tirapu

Beraskoain

Esteribar

Muruzabal

Ukar

Beriain

Ezporogi

Noain (Elortzibar)

Untzitibar

Bidaurreta

Galar

Obanos

Untzue

Biurrun

Garinoain

Oloritz

Urrotz

Burlata

Girgillao

Orkoien

Uterga

4. Abeltzaintzako aseguru lerroetan, baldin bizi-bermeak eta ustiategian hildako animaliak erretiratu eta suntsitzeko zerbitzua badituzte, 2. puntuan zehazten den banaketa-taulan ezarritakoa izanen da bizi-kapitalari aplikatzen zaion dirulaguntzaren portzentajea –ENESAren dirulaguntzaren gainekoa–.

3. puntuan zehazten den banaketa-taulan ezarritakoa izanen da hildako animaliak eraman eta suntsitzearen kapitalari aplikatzen zaion dirulaguntzaren portzentajea –ENESAren dirulaguntzaren gainekoa–.

Bizi-kapitalerako dirulaguntzaren muga ezartzeko, kontuan hartu behar da gehienez ere bizi-kapitalaren prima-ordainagiriaren %65 izanen dela ENESAren dirulaguntzaren zenbatekoa gehi Foru Komunitatearen dirulaguntzarena.

Hildako animaliak eraman eta suntsitzearen kapitalerako dirulaguntzaren muga ezartzeko, kontuan hartu behar da gehienez ere eraman eta suntsitzearen kapitalaren prima-ordainagiriaren %90 izanen dela ENESAren dirulaguntzaren zenbatekoa gehi Foru Komunitatearen dirulaguntzarena.

Seigarrena.–Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

1. Dirulaguntzaren eskaeratzat joko da aseguratuak, edo asegurua haren izenean hartzen duenak, aseguru polizaren kontratua formalizatzea ENESAk urtero onesten duen ebazpenean ezarritako moduan, baldin eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Ministerioak ezarritako izenpetze epeetan egiten bada eta zuzen bete bada edo Agrosegurok zuzendu badu, bai kontratuaren osagaiei dagokienez, aplikatzekoa den araudian xedatutakoarekin bat, bai izenpetutako polizari dagokion dirulaguntza zehazteko behar diren datu guztiei dagokienez. Aipatutako ebazpen horren bidez deialdia egin da Estatuko Administrazio Orokorrak Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2024ko Planeko nekazaritzako aseguruak izenpetzeko ematen dituen dirulaguntzetarako.

2. Aseguru berriztagarriko polizen kasuan, dirulaguntzarako eskaeratzat hartuko da hasiera batean izenpetutako aseguru poliza, urteko ordainketa egin izanaren agiria erantsirik. Ulertuko da polizaren ordainketak adierazten duela aseguruaren baldintzak onartzen direla eta kasuan kasuko dirulaguntzak jasotzeko betebeharrak betetzen direla.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du aseguratuak dirulaguntza eta laguntza publikoei buruzko arauetan eskatutako baldintzak betetzen dituela, bereziki Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9.e) artikuluan aurreikusitakoak. Hala ere, beharrezkoa denean, onuradunei eskatzen ahalko die egiaztapen egokiak egiteko behar den informazio zehatza emateko.

Zazpigarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Dirulaguntza zuzeneko prozeduraren bidez emanen da.

2. Agrosegurok eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak sinatutako hitzarmenean ezarritakoarekin bat, poliza izenpetzean, beste dirulaguntzak kendu ondoren, aseguratuari polizaren zenbatekoa kobratuko zaio, dagokion dirulaguntza guztia kenduta, deialdi honen bosgarren oinarrian ezarritako portzentajeen arabera.

3. Dirulaguntza hauek emanen dira Nafarroako Aurrekontu Orokorretako kasuan kasuko aurrekontu-aplikazioan kreditu egoki eta aski baldin badago. Dena dela, dagokion aplikazioa handitzen ahalko da onartzen diren obligazioak berdindu arte. Nolanahi ere, hasi ez diren kontratazioaldietako aseguru lerroetako gehieneko dirulaguntza portzentajeak aldatu ahal izanen dira.

4. Dirulaguntza ematen duen organoak Dirulaguntzen Datu-base Nazionalera bidali beharko ditu emandako dirulaguntzak eta gainerako laguntza publikoak, kasuan-kasuan, honako hauek adierazita: deialdia, zein programa eta aurrekontu-kredituri egozten zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua edo xedea, diruz lagundutako programak edo proiektuak aipatuta, bai eta eskatutako itzulketak ere.

Zortzigarrena.–Ebaluazio organoa.

1. Nekazaritza Zerbitzuak ebaluatuko ditu eskaerak eta eginen du ebazpen proposamena.

2. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du dirulaguntzei buruz, eta espresuki jakinaraziko zein eskaera ezetsi den.

3. Prozeduraren gainean ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da. Epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman gabe, ezetsitzat joko da eskaera.

Bederatzigarrena.–Aseguratuek laguntzaren aldaketen berri ematea.

Laguntzak onartzen dituzten aseguratuak beharturik daude komunikatzera, haien aseguru-hartzaileen bitartez, kontratatutako aseguru lerroan aldaketak egiteko duen epean polizak izan duen edozein aldaketa.

Hamargarrena.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Dirulaguntza hau osagarria eta bateragarria izanen da Estatuaren Administrazio Orokorrak helburu bererako ematen duen dirulaguntzarekin.

Hamaikagarrena.–Kontrola, zehapen araubidea eta dirulaguntzen itzulketa.

1. Dirulaguntzen onuradun diren aseguratuak beharturik daude Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren esku jartzera dirulaguntzen kontrolerako egokiak diren datu eta argibide guztiak.

2. Aseguratuek, nekazaritzako aseguru poliza kontratatzean, baimena emanen diote Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, beharrezkoa bada, beste administrazio batzuei informazioa eskatzeko, informatika edo telematika bidez, eskatutako baldintzak betetzen diren egiaztatzeko, zerga betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekikoei dagokienez, bai eta araututako dirulaguntzak eskuratzeko betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko beste edozein informazio ere.

Aurreko paragrafoan ezarritakoarekin ados ez badago, aseguratuak berak aurkeztu beharko ditu zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzeari buruzko datuak.

Era berean, poliza kontratatzean baimena emanen dio Agroseguro SAri Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari polizari buruzko informazio guztia emateko, dagokion dirulaguntza kudeatu, kontrolatu eta ordaintzeko lanak egin ditzan.

3. Ebazpen honetan eta gainerako arau aplikagarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez badira, onuraduna beharturik egonen da dirulaguntzak eta dagozkion legezko interesak osorik edo zati batean itzultzera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 37.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

4. Aseguru hartzailea, kontratazio kolektiboko polizen kasuan, edo, aseguratua, banakako polizen kasuan, arau-hauste administratiboen erantzule baldin bada, zehapena jasoko dute Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoarekin bat.

Hamabigarrena.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Interesdunek hemen kontsulta ditzakete beren emakidaren ebazpenak: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko zerbitzuen katalogoan eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN).

Hamahirugarrena.–Onuradunaren betebeharrak.

Onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen dituzte.

Hamalaugarrena.–Onuradunaren gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak urteko beren sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/1+Declaracion+de+obligacion_eus.pdf/

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien zenbatekoak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako zenbatekoa konputatuko da ondorio hauetarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onetsitako negozio zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion–cas–eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas–eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

Entitateak ez badu gardentasun betebeharrik, ezarritako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Iragarkiaren kodea: F2402884