46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Barasoaingo Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Alkatearentzako ordainsari bat ezartzea, %75eko arduraldi partzialean. 1400 euro garbi izanen dira hilean, eta horrez gain Gizarte Segurantzako kotizazioa ere egonen da.

2. Zinegotziek 1200 euro gordineko ordainsaria izanen dute urtean.

3. Dieta bat egonen da karguari dagozkion gaiengatik egiten diren joan-etorrien gastuentzat, eta urtero ordainduko dira soldata tauletan ezarritakoaren arabera.

Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren taulan argitaratzea, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5. artikuluan ezarritakoa betez (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea).

Barasoainen, 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.

Iragarkiaren kodea: L2403016