46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBONTZEKO KONTZEJUA

Arbontzeko izen ofizial elebiduna aldatzea. Jendaurreko informazioa

Arbontzeko Kontzejuak, 2024ko otsailaren 14an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kontzejuaren izen ofizial elebiduna aldatzeko erabakia, eta aurrerantzean "Arboniés/Arbontze" deituko da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 22 artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Arbontzen, 2024ko otsailaren 14an.–Kontzejuko burua, Salomé Iribarren Sotil.

Iragarkiaren kodea: L2403024