46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Udaleko kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Toki entitateetako kideen dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legeko 75. artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 13. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.

Aranoko Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkuran, honako akordioa onartu zuen aho batez:

1.–2024 urterako alkatearen dedikazio eta lansari sistema onartzea, ondoren zehazten den moduan: hileroko ordainsari garbia 600 eurokoa izango da. Kantitate honetan aparteko ordainsarien batezbestekoa sartua dago, eta PFEZari dagokion atxikipena ere bai, indarreko legeen arabera, eta sartua dago, baita ere, Udalak bere kargu egingo duen Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota enpresariala. Dedikazioa lanaldiaren %75ekoa izango da, sei ordu egunean, astean 30 ordu izanik.

2.–Ezartzea zinegotzi bakoitzarentzat 100 euro garbiko ordainsaria, 2024. urteko ohiko osoko bilkuretara etortzeagatik. Zenbateko hau legeak agindutako atxikipenak aplikatuta ulertzen da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta.

3.–Orobat, bere karguan aritzeagatik dieta eta joan etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie alkate eta zinegotziei, horiek frogatu eta behar diren fakturak aurkeztu ondoren.

4.–Zinegotzien ordainsarien akordio honek eragina izango du 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta urtero berretsi beharko da.

5.–Udaleko oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aranon, 2024ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2403022