46. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Tuterako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko azaroaren 28an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04861.

2. Enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide honetan jasota daude: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200104861.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

Lote bakarra: Finka honen 4/6eneko zati indibisoa:

Erregistrokoa: Tuterako 24810. finka. Tuterako Jabetza Erregistroko 2151. liburukia, 454. liburua, 16. folioa.

Azalpena: Bat.–Tuterako Clemos Burgaleta kaleko 12. zenbakian, talde osoko II. blokean dagoen RR-I motako etxebizitza edo pisua, solairuarteko eskuinaldean. Etxebizitzaren azalera laurogei metro eta lau dezimetro karratu da. Honako hauek ditu mugakide: aurrealdean, aipatu kalea; eskuinaldean, sartzerakoan, kale horretako 10. zenbakiko 2. etxebizitza; ezkerraldean, sarrera eta eraikineko 2. etxebizitza; hondoan, kale partikularra. Etxeari dagokion partaidetza kuota: ehuneko hamasei oso eta sei mila seiehun eta hirurogeita hamar milaren.

Katastrokoa:

Tutera, La Noria kalea 12, behea D. 3. poligonoko 351. lurzatia, 1. azpilurzatia, 1. hiri unitatea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002087351HL.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko otsailaren 27an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2403464