1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren nahitaezko fasea, Uhalrod SLk sustaturik.
Bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 16. artikuluan xedatutakoarekin, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.
Espediente mota | Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren nahitaezko fasea |
Espedientearen kodea | 0001-0225-2024-000001 | Hasiera eguna | 2024-02-05 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | Sartu gabeko zentroa |
1/2016 Legegintzako Errege-dekretua, abenduaren 16koa | I. eranskina / 2.5.b) |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina / 2.5.b) |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | I. eranskina / 4.e) taldea |
Instalazioa | Aluminiozko alanbre-burdinaren fabrikazioa, altzairuzko eta aluminiozko elementuen trefilaketa eta kablegintza |
Titularra | UHALROD SL |
Zentroaren zenbakia | 3112309001 |
Tokia | 1. poligonoa, 294. eta 802. lurzatiak |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 583.086,000 eta Y: 4.752.320,000 |
Udalerria | UHARTE ARAKIL |
Proiektua | Aluminiozko alanbre-burdina fabrikatzeko, altzairuzko eta aluminiozko elementuen trefilaketarako eta kablegintzarako instalazioa |
Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa | Ingurumen Zuzendaritza Nagusia |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita. |
Ikusgai dagoen dokumentazioa | Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua –Ingurumen inpaktuaren azterketa |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos |
Iruñean, 2024ko otsailaren 7an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F2402289